Jarraitzaileek erabaki dute jada zein izan den emakumezkoen taldeak denboraldian egin duen golik onena. Finetwork Liga F, Kopa, Superkopa eta Championsen artean 56 gol sartu ditu Realak denboraldi honetan. Zaleek golik onenaren alde bozkatu ahal izan dute, baldintza bakarrarekin: Youtubeko kanalean harpidetuta egotea eta iruzkin (boto) bakarra egitea pertsonako.
Erabiltzaileek hirugarren postuan ezarri dute Izarne Sarasolak Sporting Huelvaren aurka sartutako gola. Bigarren postuan Manuela Vanegasek Teneriferen aurka faltaz sartutako gola. Eta gol irabazlea Nerea Eizagirrek 18. jardunaldian Sevillaren aurka egindakoa izan da. Partida horretan bina berdindu zuten txuri-urdinek.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta zozketatutako kamisetaren irabazlea honakoa izan da: @eneritzantxia9333
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin