Osatu Kahoota eta Europa League pack bat irabazi

Nortzuk entrenatu zuten Januzaj ManU-ren lehen taldean?

Ostegunean Turinen Manchester Uniteden aurka jokatuko dugun partida dela eta, hemen uzten dizugu futbol britainiarrarekin dugun harremanari buruzko hamar galdera dituen kahoota.

Osatu Kahoot hau partidaren ordua baino lehen eta Europa League pack baten zozketan parte hartuko duzu: bufanda eta katilu oroigarri eta Europa Leagueko kamiseta ofiziala.

Oinarri arautzaileak

Europa zaporea otsaileko promozioan

Hemen erosi

Beste hilabete bat eta beste sustapen bat gure denda ofizialetan. Manchester Uniteden aurka indarrak neurtzeko jokatuko dugun kanporaketa garrantzitsua hurbil dago jada, eta nahi dugu zaleek tradizio handia duen eta aurkari izatea bereziki merezi duen klub horren aurkako partidaren oroitzapen bikaina edukitzea.  

Horregatik, oroigarri sorta bat eskaintzen dizugu, bufanda batek eta katilu batek osatuta, eta Europa Leagueko joko kamiseta bat, 90 euroren truke, bazkide, ES FAN edo akzioduna bazara (izakinak agortu arte; 99 euroren truke, beste guztientzat).  

Banan-banan ere erosi  daitezke produktuak. Katiluak 13 euro balio du, eta bufandaren prezioa, berriz, 15 eurokoa da eta Europa Leagueko kamisetarena, 75.  

Une hauetan, Gipuzkoako edozein tokitara bidalketa gastuak doakoak dira, edozein dela ere erosketaren zenbatekoa (lurralde nazionalaren gainerako tokietara, bidalketa gastuak doakoak izango dira baldin eta erosketa 50 euro baino gehiagokoa bada).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!