FAN ZONE: LARUNBATEAN, 12:00ETATIK AURRERA

Bizi dezagun finala Saguesen!

“Pausoz pauso bidea egiten”. Gure emakumezkoen futbolak hazten jarraitzen du, pauso erraldoiak ematen, eta berriz ere Erreginaren Kopako final batera iritsi da. Datorren larunbatean titulua jokatuko da Zaragozan, FC Bartzelonaren aurka, ziurrenik azken urteetako munduko indartsuena den taldearen aurrean. Dimentsioz erronka estratosferikoa da, baina, kikildu beharrean, kontrako efektua eragiten digu. Zergatik ez balentria egitearekin amets egin?

Ez da lehen aldia izango zaila ikusten duguna. Granadan irabazi genuenean ere gertatu zen, orduan Champions Leaguerako sailkatu ginen-eta, eta horrela gertatu da gaindiezina zirudien horma batekin topo egin dugun bakoitzean. Eta batzuetan gainditu egin dugu, eta beste batzuetan ez, noski. Baina beti familian ibili gara, final erabakigarri bat jokatzea berez bada-eta ospatzeko, harro egoteko eta elkartuta egoteko arrazoia.

Entzun diezagutela Saguesetik!

Ekintza gogoangarria egiteko ahaleginean, Reala ez da bakarrik egongo Romaredan, eta badakigu Kopa bat altxatzeak zer esan nahi duen. Milaka realzale Aragoiko hiriburura joango dira futbolariak babestera, eta gainerako realzaleei, horiek ere milaka izango dira-eta, Saguesko zabalgunetik entzungo zaie, han hasiko baita festa goizetik, Fan Zonen antolatuko diren ekintza ugariei esker.

Entretenimendua Saguesen

Hondartza futbola klub hitzartuen artean, zuzeneko musika, joko interaktiboak eta tailerrak, Go!azenen emanaldia, puzgarriak, tabernak eta food truckak... dena Sagueseko Fan Zonen, Zurriolako hondartzaren ondoko toki enblematiko batean; beraz, seguru dibertsioz betetako larunbata izango dela. Agenda bat ekitaldiz betea. Aperitibo onena izango dira, eguneko plater nagusiaren aurretik: final handiaren transmisioa, zuzenean eta pantaila erraldoian.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta EITBri, ekitaldian antolatzaile kide gisa parte hartzeagatik; Kutxabanki eta Halcon Bidaiaki, ekitaldia babesteagatik; eta marka laguntzaileei, hala nola BM Supermerkatuei, Garbera Merkataritza Guneari, Amenabarri, El Diario Vascori eta Kelerri.


En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!