Zubietak egun historikoa bizitu du berriro. Emakumezkoen atala sortu zenetik lehen aldiz, Realeko emakumezko jokalari guztiak, talde nagusitik harrobiko gazteenetaraino, argazki berean elkartu dira. Irudi horrek proiektu handi baten oraina, etorkizuna eta ilusioa irudikatzen ditu, etengabe hazten ari den bidea.
Aitzakia ezin hobeagoarekin gainera: Zubietako estadio berria estreinatu da, emakumezkoen futbolaren aldeko apustu sendo eta etengabearen islada den eszenatokia. Irribarreen, besarkaden eta harrotasunez beteriko begiraden artean, jokalariek momentu paregabea partekatu zuten, dagoeneko Realaren historiaren parte bihurtu dena.
Ekitaldi sinboliko honekin, Realak emakumezkoen futbolarekiko, prestakuntzarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa berritu du. Argazki honek proiektu baten arima eta etorkizunak ere txuri-urdin izaten jarraituko duela agintzen duen mezua gordetzen ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin