Ander Barrenetxea: ebakuntza egin diote gaur goizean ezker izterreko atzeko aldean. Lasse Lempainen medikuak (Turkuko Mehiläinen Neo Sports Hospital), kirurgia irekiaren bidez, lesioaren konplexutasuna baloratu du eta muskulatura iskiosuralaren jatorriaren berreraikuntza anatomikoa egiten saiatu da. Ebakuntza behar bezala egin da, gorabeherarik gabe. Gaur arratsaldean emango diote alta ospitalean.
Martin Zubimendi: RS-Celta partidan lesio bat izan zuen eskuin izterreko muskulatura iskiosuralean. Fisioterapia bidezko tratamendua egiten hasi da. Koadro klinikoaren bilakaerak markatuko du ohiko jardueretara pixkanaka itzultzea.
Real Sociedad de Futbol SADeko Zerbitzu Medikua
*Informazio mediko honen argitalpenak jokalarien baimena du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin