Realak CA Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak Errege Kopako final laurdenetan. Eguerdian Espainiako Futbol Federakuntzan eginiko zozketan txuri-urdinei gorritxoen aurka jokatzea egokitu zaie. Kanporaketa, partida bakarrera, Reale Arenan jokatuko da otsailaren 4,5 edo 6an.
Aurrekariak
Bi taldeak bederatzi alditan gurutzatu dira lehiaketa honetan eta horietatik zortzitan Realak aurrera egin du. Azkena, pasa den denboraldian.
1943-1944. Final hamaseirenak: Osasuna 1 – Real Sociedad 3 / Real Sociedad 2 – Osasuna 1
1948-1949. Final hamaseirenak: Real Sociedad 1 – Osasuna 0
1957-1958. Final zortzirenak: Osasuna 0 – Real Sociedad 0 / Real Sociedad 1 – Osasuna 0
1964-1965. Final zortzirenak: Osasuna 2 – Real Sociedad 1 / Real Sociedad 4 – Osasuna 0
1970-1971. Final hamaseirenak: Real Sociedad 1 – Osasuna 0 / Osasuna 0 – Real Sociedad 0
1981-1982. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Real Sociedad 1 / Real Sociedad 3 – Osasuna 1
1996-1997. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Real Sociedad 0 / Real Sociedad 1 – Osasuna 1
2019-2020. Final zortzirenak: Real Sociedad 3 – Osasuna 1
2023-2024. Final zortzirenak: Osasuna 0 – Real Sociedad 2
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin