Urteko lehen entrenamendua oso berezia izango da. Txuri-urdinak ostegunean izango dira, goizeko 11:00etan, Zubietan, ateak irekita. Aukera ezin hobea izango da gure instalazioetara hurbiltzeko eta Imanolek bere jokalariei diseinatuko dien entrenamenduaren bilakaera bertatik bertara ikusteko.
Lan saioa José Luis Orbegozo zelaian izango da eta, saioa amaitu ondoren, sinaduren eta jokalariekin ateratako argazkien unea izango da.
Zubietako sarbidea
Ostegunerako aurreikusitako jendetza dela eta, ibilgailuak Bugati erretegiko aparkalekuan eta hipodromoko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dira. z7ra igotzeko bidean ezin izango da aparkatu oraingo honetan.
Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf