GIMNASTICA DE TORRELAVEGA 1-0 SANSE

Porrota azkeneko minutuetan

Sansek gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean Gimnastica de Torrelavegaren aurka. Txuri-urdinei ihes egin die eskuan zuten puntua neurketaren ia azkeneko minutuan.

Balioaren jabetza alde izanik gure bigarren taldea nagusi izan da lehenengo minutuetan. Kantabriarrak bere zelaian egon dira jokatzen, kontraerasoak bilatuz. Sansek, hori bai, ezin izan du arriskua sortu. Aukera bakarra izan du, korner batean, Blascok errematatu eta azkenean Ruizek urrundu duena. Etxekoek, kontraerasoez gain, arriskua sortu dute balio geldiko jokaldietan. Horietako batean oso gertu izan dute gola baina langak saihestu egin du.

Itxura hobeagoarekin aritu dira etxekoak bigarren zatian, jokaldi arriskutsurik sortu gabe baina egoera kontrolpean izanik. Sansek, aldiz, ezin izan du askorik egin, etxekoak bikain aritu direlako defenditzen. Neurketa amaitzear zegoenean Palazuelosek partidako gol bakarra egin du, buruz, Ferren erdiraketa aprobetxatuz. Aitor Zulaikaren mutilek berdinketa bilatu dute luzapenean, baina asmatu gabe.

Nahiz eta hiru jaurdunaldi jarraian egon garaipenik lortu gabe, txuri-urdinak bosgarren postu pribilegiatu batean mantentzen dira. Hurrengo astean Amorebieta jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Gimnastica de Torrelavega: Ruiz, Fer, Ramiro, Cristian, Fermin, Cusi (Gio, min. 82), Alberto, Vitienes, Leandro (Palazuelos, min. 69), Rozas (Salas, min. 81), Primo.

Sanse: Zubiaurre, Sola, Blasco, Ezkurdia, Muñoz, Zubimendi, Gorostidi, Thior (Petxarroman, min. 79), Veiga, Djouahra (Davila, min. 89), Celorrio (Olaizola, min. 68).

Gola: 1-0: Palazuelos, min. 88

Epailea: Subirats Matamoros. Txartel horia erakutsi die etxeko Rozas eta Albertori eta kanpoko Thior, Blasco, Sola eta Zubimendiri.

Aitor Zulaika: “Ez gara ondo egon”

Aitor Zulaikak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du neurketa amaitu ondoren: “Beraien jokatzeko sistemarekin hutsegite asko egin ditugu. Ondo atera zaie, areara erdiraketa asko ipiniz, eta horietako batean gola lortu dute. Ez da tarterik egon eta ondo defenditu dute. Ezin izan gara horretara egokitu eta ez gara ondo egon”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!