SANSE 1-3 REAL RACING CLUB

Porrota liderraren aurka

Vídeo

Gure bigarren taldeak porrota jaso du gaur gauean Anoetan liderra den Racing de Santanderren aurka (1-3). Txuri-urdinak lehiatu dira, baina kantabriarren hasiera bikainak partidaren norabidea erabaki du.

Kanpokoak intentsitate handiarekin zelairatu da, eta, hamabost minututan, Andresen eta Guliashviliren golekin bideratu dute norgehiagoka. Santanderrekoen hasierako nagusitasunaren arren, donostiarrek ondo erreakzionatu dute eta aukerak pilatzen hasi dira. Dani Diazek izan du abagunerik argiena. Zoritxarrez, bere jaurtiketak langan jo lehenengo eta zutoinean ondoren. Gutxi gehiago kanpokoak nagusi izan diren lehen zati batean.

Aldageletatik igaro ostean, txuri-urdinak indartsuago atera dira aldea murrizteko asmoz, baina ez dituzte abagune argirik sortu. Hala ere, Iñigo Vicenteren jokaldi on baten ondoren hirugarrena sartu dute kantabriarrek. Azken txanpan, Carrerak aldea murriztu du eta itxaropena itzuli dio taldeari. Hortik aurrera, gipuzkoarrak bigarrena bilatu dute balizko berdinketa batekin amestu ahal izateko. Astiazaranek gol bikaina sinatzeko gertu geratu da Carreraren pase baten ondoren, baina baloiak ez du sartu nahi izan.

Porrot krudela Sanserentzat. Orain, sei final gelditzen dira aurretik. Lehenengoa aurkari zuzena den Valladoliden aurka etxetik kanpo. Goazen Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Arana, Dadie, Ayo, Kita, Balda (kap.) (Agote, min. 67), Carbonell, M. Rodríguez (Marchal, min. 67), Díaz (Astiazaran, min. 67), Eceizebarrena (Oleaga, min. 78), Mariezkurrena (J. Gorosabel, min. 78) eta Carrera.

Real Racing Club: Eriksson, Sangalli (Diego Díaz, min. 85), Manu H., Castro, Salinas, Maguette, G. Puerta (Aldasoro, min. 85), Canales, Andrés (Villalibre, min. 67), Vicente (kap.) (Damián, min. 76) eta Guliashvili (Suleiman, min 76).

Golak: 0-1: Andrés, min. 10; 0-2: Guliashvili, min. 13; 0-3: Vicente; 1-3: Carrera, min. 87.

Epailea: Alejandro Ojaos. Txartel horia erakutsi die etxeko Kita, Carbonell, M. Rodríguez, Dadie eta Mariezkurrenari eta kanpoko Sangalli, Salinas eta Aldasorori.

Ikusle kopurua: 4.863 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!