Realak dagoeneko denboraldi berri honetarako egutegia ezagutzen du. Taldeak Real Valladoliden aurka jokatuko du LaLiga Santanderren, Jose Zorrilla estadioan, irailaren 12-13ko asteburuan. Etxeko lehen partida Real Madriden aurka izango da, irailaren 19-20ko asteburuan. Realak LaLiga itxiko du Sadarren, CA Osasunaren aurka. Liga Txapelketako partida guztiak ezagutu dira gaurkoan.