SANTA TERESA 1-4 REAL SOCIEDAD

Puntu batera

Realak garaipen garrantzitsua lortu du hiru emaitza negatibo jarraian gehitu ondoren. Bat eta lau irabazi du Santa Teresaren aurka Badajozen.

Garaipena lortzea behargarria zela bazekiten eta bikain konplitu dute. Lehenengo minututik dena ematera atera eta emaitzak positiboak izan dira. Etxekoek lehenengo aukera izan dute Raquel Ayusoren jaurtiketaren ondoren, baina hau kanporuntz joan da. Hurrengo minutuan Nahikarik erantzun du eta gipuzkoarrak aurreratzeko gertu egon da. Hogeita batgarren minutuan iritsi da aurrerali txuri-urdinaren gola eta neurketako lehenengo gola egin du. Jaurtiketa bikain eta zuzen batekin lortu du. Hemendik aurrera, Gonzalo Arconadaren jokalariek partida menderatu dute eta ez dute arriskuan ikusi garaipena lehenengo zati honetan.

Bigarren zatiaren hasiera ezinhobea izan da gipuzkoarrentzat. Bi gol ia jarraian lortu dituzte, Nahikarik hain zuzen ere, hat-tricka lortuz. Horietatik lehenengoa Santa Teresako atezaina goitik gainditu ondoren iritsi da eta bigarrena erremate altu batekin. Etxekoak ez dute amore eman eta golaren bila joan dira. Sofiak lortu du beraien gol bakarra neurketan Cornejo gailendu ondoren. Zornozak sartu du azkeneko gola urruneko jaurtiketa bati esker. Madrid CFF-ren berdinketarekin, txuri-urdinek puntu bat gehitzen badute derbian Erreginaren Koparako sailkapena eskuratuko dute.

Baina derbia partida berezia da beti eta Reala garaipenaren bila aterako da hasieratik. Anoetan jokatuko da partida hori. Azkeneko pausoa ematea bakarrik geratzen da.

Fitxa teknikoa:

Santa Teresa: Yolanda Aguirre, Raquel Ayuso, M. Neira, M. Parralejo, Chica, Mireya (Carla, min. 56), Marina Agoues (Aina, min. 56), Alba M. (Marta Rubio, min. 63), Nayadet, Mariana Diaz (Sofia, min. 64), Estefa.

Real Sociedad: Cornejo, Soldevila, Iraia, N. Mendoza (Gaste, min. 70), Ramajo, Chini (Titay, min. 81), Itxaso (Zornoza, min. 73), L. Baños, Leyre F., Manu (N. Eizagirre, min. 68), Nahikari.

Golak: 0-1: Nahikari, min. 21; 0-2: Nahikari, min. 49; 0-3: Nahikari, min. 59; 1-3: Sofía, min. 71; 1-4: Zornoza, min. 81

Epailea: Prieto Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Nayadeti eta kanpoko Itxasori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!