Real C-k puntu bikaina lortu du Zubietan Alaves B-ren aurka berdindu eta gero hutsera. Gainera, bederatzi jokalarirekin amaitu dute neurketa txuri-urdinek. Partida gasteiztarrek hobeto hasi dute eta erosoago sentitu dira lehenengo zatian. Baloiaren jabetza beraiena izan da. Bi taldeek, baloia kontrolpean zutenean, jokaldi luzeak burutzen aritu dira aurkariaren areara iristeko helburuarekin. Aukera arriskutsurik ez da egon lehenengo berrogeita bost minutu hauetan; argiena kanpokoek izan dute zuzeneko falta jaurtiketa batekin, kanporuntz joan dena gutxigatik. Real C eta Alaves B-ren atzelariak bikain aritu dira lanean aukerarik es jasotzeko. Atsedenaldirako bi minutu falta zirenean epaileak txartel gorria erakutsi dio Blascori eta horrek Sergio Franciscoren mutilen jokoa zaildu du.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Sergio Franciscoren mutilak bederatzi jokalarirekin geratu dira, epaileak Lucberti bigarren txarte horia erakutsi ondoren. Gasteiztarrek arrisku handiagoa sortu du azkeneko ordu erdian: baloiak zutoinera, Bastidaren geldiketa bikainak, jaurtiketak kanporuntz gutxigatik… baina gureek asko sufritu eta borrokatu dute puntu hau lortzeko. Garaipen zaporea duen puntua. Meritu handia du gure bigarren filialak egindakoa. Berdinketa honekin, Real C-k sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du. Hurrengo astean Beasainen zelaia bisitatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Real C: Bastida, Gabilondo, Blasco, Ezkurdia, Lucbert, Elizondo, Olasagasti, Alkain (Elosegi, min. 46), Garrido (Cachenaut, min. 46), Aranzabe, Agirre (Lobete, min. 61).
Alaves B: Alex Dominguez, Cabellero (Sarriegui, min. 80), Estigarribia, Montoro, Lopez (Cano, min, 64), Perera, Arzuaga, De la Fuente (Carlos Cano, min. 6), Castillo, Bengoetxea, Elejalde.
Epailea: Escalero Alzaga. Txartel horia erakutsi die etxeko Olasagastiri eta kanpoko Estigarribia, Arzuaga, Castillo, Bengoetxea eta Pererari. Etxeko Blasco (min. 43) eta Lucbert (min. 56) kanporatu ditu txartel gorria eta bi txartel hori erakutsi ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin