Iparraldeko ikastetxeentzat

‘Reala Gertu’ hasi da

Martxan da Real Sociedad Fundazioak antolatutako aktibitate berri bat. ‘Reala Gertu’ deitzen da eta Iparralde-Akitaniako eskoletako bosgarren eta seigarren mailetako haurrei zuzendua dago. ‘Reala Gertu’ programak hilabetean behin ehun bat ikasle bilduko ditu Reala barrutik ezagutzeko.

Zubietako txoko guztiak miatuko dituzte eta baita elikadura eta bizitza osasungarri bat ematearen garrantziari buruzko hitzaldia jaso ere. Nola ez, kirola ere egingo dute gure fundazioko begiraleekin. Behin Zubietako bisita amaituta, Anoetaruntz joango dira estadio ikusi eta gure historian murgiltzeko museoa ezagutuz.

Hori da gaur Angeluko College Endarrako 111 ikaslek egin dutena. Pasa den otsailean Ziboureko Larzabal Kolegioko eta Baionako Etxepare Ikastolako umeek egun zoragarria pasa zuten.

Ekintza honetan parte hartu nahi duten Akitaniako ikastetxe guztiek honako esteka honetan eman beharko dute izena:

https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/IkasiBizi/Ficha/reala-gertu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!