REALA GERTU

Realera hurbilduz

Kanboko Xalbador Ikastolako eta Larceveaurko Manex Etxart Erdozaintzi Ikastolako 127 txikik primeran pasa dute gaur Zubietara bisita eginez. Real Sociedad Fundazioak antolatutako aktibitate hau, ‘Reala Gertu’ izenarekin, Iparralde-Akitaniako eskoletako bosgarren eta seigarren mailetako haurrei zuzendua dago. Gaurko bisitariek Zubietako txoko guztiak miatu dituzte eta baita elikadura eta bizitza osasungarri bat ematearen garrantziari buruzko hitzaldia jaso ere. Nola ez, kirola ere egin dute gure fundazioko begiraleekin. Lehen taldearen entrenamendua ikusi dute eta behin Zubietako bisita amaituta, Anoetaruntz joan dira estadio ikusi eta gure historian murgiltzeko museoa ezagutuz.

Hori da gaur Angeluko txikiek egin dutena. Ekintza honetan parte hartu nahi duten Akitaniako ikastetxe guztiek honako esteka honetan eman beharko dute izena:

https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/IkasiBizi/Ficha/reala-gertu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!