Prentsaurrekoa

“Reala, sendotuta, fidagarri eta anbizio handikoa”

Vídeo

Realeko Administrazio kontseiluak Akziodunen Ohiko Batzar Nagusiari buruzko prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean.

Jokin Aperribayk, Realeko presidentea, Nerea Aramburu eta Jesus Ruiz kontseilariekin batera, Reala ondorengo hitzetan azaldu du: “Sendotuta, fidagarri eta anbizio handikoa. Hamargarren urtez mozkinak aurkezten dira esplotazio kontuetan. Kudeaketan lehenbizi diru-sarrerak bermatzen dira eta ondoren gastuak konprometitu egiten dira. Ondarezko egitura fidagarria da. Gainera, Reala hazten ari da. Bazkide gehiago gara, diru-sarrerak handiagoak dira eta kirol arloan anbizioa handia da. Mugarik gabe. Europan jokatzeko merituak egin behar ditugu. Bide onean gabiltza”.

Reale Arenari buruz presidenteak ondorengoa adierazi du: “Klub sendoa izateko ezaugarri garrantzitsuenetarikoa da. Etorkizunari trebetasunez aurre egiteko. Gaur egun 34.000 bazkide inguru gara eta guztion artean etorkizuneko Reala eraikitzen ari gara. Etorkizunari indarrez eta determinazioz aurre egiteko”.

Administrazio kontseiluak 10 milioi euroko mozkina aurkeztuko du 18-19ko kontuetan hurrengo Ohiko Batzar Nagusian. 19-20ko denboraldiko aurrekontua 112 milioikoa izango da. 

Reale Arenaren proiektu ofizialak 57’9 milioi euroko gastua izango du. Instituzio publikoen ekarpena 14 milio eurokoa izango da. Ondorioz, abenduaren 10ean ospatuko den Ohiko Batzar Nagusian Realak baimen berria eskatuko die akziodunei proiektu ofizialean duen ekarpena estaltzeko: 8 milioi euro. 

Proiektu ofiziala alde batera utziz, Realak hobekuntzak inplementatu ditu estadioak kalitate handiagoa izateko, teknologia hobetzeko, sarbide hobeak izateko eta barruko tokiak hobetzeko. Estadioa modernoagoa izateko. Hobekuntzen gastua 17 milio eurokoa izango da. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!