MANU GARCIAREKIN ELKARRIZKETA

“Realak pertsona eta kirolari egin zidan”

Manu Garcia Deportivo Alaveseko kapitaina da, baina iragan txuri-urdineko gizona da. Gasteiztarra kadete mailan iritisi zen Zubietara eta bere bizitzako etapa garrantzitsua igaro zuen txuri-urdin bezala.. www.realsociedad.eus-ek jokalariarekin hitz egin du Mendizorrozako partidaren atarian.

Deportivo Alavesentzat urte handia izaten ari da. Maila mantentzeko zorian eta Errege Kopako finalean. Ze iritzi duzu egiten ari zareten urteari buruz?

Talde berria ginen mailan eta ilusioz iristen zena klubak igaro zituen urte zailak eta gero. Ez genekien nola erantzun behar genuen, baina talde polita osatu dugu, fitxaketa politekin eta errendimendu ona emanez. Pozik egoteko moduko denboraldia betetzen ari gara.

Nola doakizu alor pertsonalean?

Kosta egin zait Lehen Mailara iristea, eta Deportivo Alavesen egin dut, nire hiriko taldean, Bigarren B Mailatik igoaz. Asko eskertzen diet aurka hau eman zidatenei eta pozik nago ematen ari naizen mailagatik. Ondo dijoazkit gauzak aurten.

Zortzi urte pasa zenituen Realeko harrobian. Zer gogoratzen duzu garai hartatik?

Oroitzapen asko ditut, lagun asko… Oso urte onak izan ziren niretzat, maitasun handiz gogoratzen dut eta asko eskertzen diot Realari bai futbol mailan bai pertsona bezala nire hazkundeagatik egin zuen guztiagatik. Oso etapa polita izan zen eta lagun asko mantentzen ditut oraindik. Asko ikasi nuen eta asko hazi ere. Realari zor diot guztia eta behin eta berriz esaten dut publikoki, haiek egin bainaute gaur egun naizen pertsona eta futbolaria. Zoritxarrez ez nuen lehen taldera igotzeko aukera izan Sanseko azken urtean nengoenean, baina gertutasunez jarraitzen dut taldea eta garai hartan ezagutu nituen hainbat lagun mantentzen ditut. Asko estimatzen dut Reala.

Nola ari zara ikusten Reala denboraldi honetan?

Denboraldiko ezustekoetariko bat izaten ari da, errendimendu oso ona emanez. Lehen itzuliko partida inflexio puntu bat izan zen haientzat eta bere jokoa sendotu zuten. Ondo landutako taldea da eta oso estilo zehatzarekin. Eroso sentitzen dira eta bat egiten dute bere entrenatzailearen izamoldearekin. Honek detaile txikiak gehitu ditu eta harrobiko jokalariei atea ireki die, lehen zeuden jokalarien maila aldi berean igotzen lortuz. Gustagarria da Reala jokatzen ikustea, oso futbol erakargarria egiten du. Denboraldi galanta egiten ari dira.

Ze partida mota espero duzu larunbaterako?

Gure maila onena ematea espero dugu. Lortzen badugu, irabazteko aukerak izango ditugun partida parekatua espero dut. Bere erritmo eta estiloa inposatzen duen taldea garaipenetik gertuago egongo da. Partida lehiatua espero dut, Gasteizen egongo den giro paregabearekin gainera. Oso erakargarria izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!