AURKEZPEN OFIZIALA

“Realarekin bat nator”

Vídeo

Mikel Merinok aurkezpen ofiziala izan du jokalari txuri urdin Berri bezala. Behin pasa den astean bere fitxaketa konfirmatu eta Zubietan zenbait lan saio burutu eta gero, jokalari nafarrak zaleen txaloa jaso du eguerdian.

Behin zelaian egon ostean, jokalaria, Jokin Aperribay presidentearekin batera, hedabideen aurrean agertu da. Aperribayk ongietorria eman dio. “Ilusio handia genuen, aspalditik, zu hemen egoteko. Etxetik gertu zaude eta arrakastaz beteriko urteak izan daitezela espero dugu”, opa dio. 

Mikel Merinok bere esker ona azaldu du Realak eskeini dion aukeragatik. “Milesker egun hauetan etxean bezala sentiarazi nauzutelako. Oso pozik nago eta leku egokian jokalari eta persona bezala hazteko. Eskerrak zuri, Jokin, direktibari, teknikoei… Niretzat oso polita da hemen egotea, interés handia ipini duzue eta asko eskertzen dizuet”, esan du.

Gose handiarekin iritsi da Realera. “Anbizioa dut ligara iristeko eta hemen dauden jokalari handiekin elkar ikusteko. Erronka da niretzat eta erakutsi egin nahi dut garrantzitsua izan naitekela. Proiektu politera nator. Realak beti ondo egiten du futbolean eta aurten gauza politak egin daitezke. Futbolari bezala hazi egingo det. Realarekin eta bere egiteko erarekin bat nator”, aitortu du Merinok.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!