Alberto De la Bella

Realera itzuli da

Vídeo

Reala eta Olympiacos taldea Alberto De la Bella jokalariaren kontratua deuseztatzeko akordiora iritsi dira, talde greziarrean egon baita utzita. Alberto De la Bellak 2019ko ekainaren 30a arte sinatu du eta Holandako kontzentrazio hotelera iritsi da Aitor Diaz de Mendibil kontseilaria eta Loren kirol zuzendariarekin batera. Atzelaria gaurko lagunartekoa harmailatik ikusiko du.  

"Harrobiko beste jokalari bat"

Denok ezagutzen dugu Alberto. Realera 2009ko udan iritsi zen, Bigarren Mailako azken denboraldian, eta zazpi denboraldi igaro zituen lehen taldean. 192 partida ofizial jokatu zituen 6 gol eginez. 31 urterekin, Santa Coloma de Gramaneteko futbolariak kalitate eta esperientzia ezarriko dio ezker atzekaldeari. Inor ez bezala ezagutzen du etxea eta gaurtik aurrea gurekin da berriro. Bihar iritsiko da Ermelora eta lanean jarriko da bere taldekideekin. Etxera itzultzen da “harrobiko jokalari” bat, berak esan zuen bezala. Ongi etorri berriro, Alberto.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!