ATHLETIC CLUB-REAL SOCIEDAD

San Mameseko partidarako sarreren informazioa

Sarreren eskaera amaitu da

Gaurtik eta urriaren 1a bitartean gure bazkideek Realak eta Athletic Clubek urriaren 5ean, 21etan, San Mamesen jokatuko duten partidarako sarrerak eskatzeko aukera dute gure webgunearen birtartez. Guztira, 311 sarrera jarriko dira salmentan 45 euroko prezio bakarrakoak.

Bazkide bakoitzak, gehienez, 2 sarrera eskatu ditzazke eta beharrezkoa da berarekin joango den kidea, bazkidea ere izatea (informazio gehiago formularioan). Sarrerak eskatzeko epea urriaren 1ean 12:00ak arte izango da. 311 sarreren zozketa 13:00ean egingo da.

Klub txuri urdinak guztira 575 jaso ditu. Formularioa bete duten bazkideen artean zozketatzeko 311 sarrera horien aparte, 100 sarrera gorde dira klubaren konpromisoentzat eta 164 sarrera Halcon Viajesentzat, bidaiaren prezioarekin batera (25 euro, joanetorria).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!