Realak eta Bayer 04 Leverkusenek partida solidarioa jokatuko dute uztailaren 29an, 18:00etan, Donostiako Reale Arena estadioan. Sar diezaiogun gola SPG50-i! lelopean, LaLigako eta Bundesligako bi futbol talde handi hauek elkarrekin borrokatuko dute gaixotasun arraro suntsitzaileenetako baten aurka, SPG50aren aurka.
Partidarako sarrerak Realaren webgunean eros daitezke dagoeneko. Sarrerak ez dira zenbakituak izango eta 20 euroko prezioan salduko dira. 14 urtetik beherakoek prezio bereziak izango dituzte, 10 euroko sarrerekin. Klub txuri-urdineko bazkideek sarrera doan izango dute eta estadiora sartzeko abonatu txartela aurkeztu beharko dute.
Halaber, gaurtik aurrera dohaintzak egin daitezke Columbus Fundazioaren kontuan, 0 lerroan:
Kontzeptua: ¡Métele un gol al SPG50!
IBAN: ES73 0049 6668 3424 1628 2325
Guztion artean lor dezagun festa solidario hau gehien behar duten haurren bizitza aldatzeko aukera izatea.
Bildutako dirua saiakuntza kliniko bat egiteko erabiliko da, 50 paraplegiko espastikorako (SPG50). SPG50 gaixotasun genetiko neurodegeneratibo suntsitzailea da, eta haur gutxi batzuei eragiten die. Columbus Fundazioak, Elpida Therapeuticsek eta Viralgenek indarrak batu dituzte orain Estatu Batuetan saiakuntza klinikoa egiten ari diren tratamendu bat garatzeko. 2024ko urtarriletik aurrera, saiakuntza bat hasiko dute Osakidetzan, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuan eta BioGipuzkoa osasun-ikerketako institutuan. Saiakuntza kliniko horretan Espainiako, Alemaniako eta Italiako haurrek parte hartuko dute. Saiakuntza honetan erabiltzen den produktua Viralgen enpresaren instalazioetan (Donostia) ekoiztuta dago. Columbus Fundazioaz gain, Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteak ekitaldia babestuko du, eta bildutako diruaren zati bat minbizia duten Gipuzkoako adingabeentzako udalekuei laguntzeko izango da