Omonoia FC-Real Sociedad (urriak 27an, 21:00)

Sarreren eskaera aktibatu da

Gaur goizean urriaren 27an Nicosian jokatuko dugun partidarako sarreren eskaera aktibatu da. Sarreren eskaera (prezioa: 45 euro) bazkideentzat, akziodunentzat edo RS Fanentzat bakarrik izango da. Formularioa urriaren 17ra arte egongo da eskuragarri.

Eskatzaile bakoitzak bi eserleku erreserbatu ahal izango ditu, eta laguntzailea ez da nahitaez bazkide, akziodun edo RS Fan izan beharko. Inskripzioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira. Sarrerak urriaren 18an jasoko dira Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!