2022ko Qatarko Munduko Txapelketa dela eta geldialdira iristeko egun gutxi falta direnean, Realak Ramon Sanchez-Pizjuanen feudo zailari egingo dio bisita LaLigako azken jauzia emateko helburu bakarrarekin, hiru puntu gehiago eskuratuta. Bidea oso zorrotza izan da, baina txuri-urdinek nabarmen gainditu dute. Orain, azken urratsetan, nekea areagotu daiteke, baina hor agertuko da talde honen indarra.
Denboraldia nahasia hasi da Nerbioi auzoan. Entrenatzaile aldaketarekin, Jorge Sampaoli aulkira itzuli zen Julen Lopetegui ordezkatzeko, baina dinamika ez da bideratu. Champions Leaguetik at eta LaLigako postu gorenetatik oso urrun, Realak Sevilla FC oso arriskutsua izango du gaur arratsaldean aurrean. Atzerapausorik ere ez dute emango gureek, bat eginda nahi dugun emaitza lortzeko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin