Estreinaldi handia izango du gaur gauean Reale Arenak 20-21 Denboraldian. Realak LaLigako txapelduna hartuko du etxean, Real Madrid. Talde zuria izango da estadioa bisitatzen lehena, gau handiak bizitzeko esperoan, zuek guztiok harmailetatik bultza egin dezakezuen arte.
Gaurko aurkariak ez du aurkezpenik behar. Madrildarrek aldaketa bakarra egin dute udan zehar, James Rodriguez kolonbiarra Liverpoolera abiatu zen Evertonera, “gure” Martin Odegaard berreskuratuz. Zinedine Zidanek Champions Leagueko txapeldunak, Munduko txapeldunak eta txapelketa erregularreko egungo txapeldunak izango diren jokalariekin jarraitzearen aldeko apustua egin du.
Madrildarren estreinaldia izango da eta ziur ez zutela gure aurrean egin nahi. Imanol Alguacilen taldeak aurkarien errespetua bereganatu du joko erakargarri eta zorrotz batekin, eta hori buruhauste handia da guztientzat. Egungo txapeldunak duela hilabete batzuk sufritu zuen gure etxean puntuak lortzeko. Badakigu Real Madrid garaitzea zenbat kostatzen den, jokalariek barruan izango dituzte Aitor Zabaletaren animoak berriz ere errepikatu ahal izateko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin