Jon Gaztañaga eta David Conchak futboleko botak alde batera utzi zituzten tarte batean eta urpeko trajea jarri zuten atzo esperientzia ederra bizitzeko Donostiako Aquariumean. Bi futbolariak, Aquariumeko profesionalekin lagunduta, bertako tanke handian urperatu ziren sentsazio berriez beteriko arratsaldean.
Aquariuma eta Real Sociedad Fundazioaren arteko akordioari esker, jokalari txuri-urdinak urpean egon ziren zazpi mila arraiez inguratuta, horien artean bi marrazo zezen. Ordu laurdenean zehar, Ozeanarioaren leku guztietatik pasa dira, baita 360 graduko tunel ikusgarria ere.
Arratsalde polita izan zen Donostiako Aquariumean, nahitaezko geldialdia hiriko bisitari guztientzat. Aste Santuan zehar goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte egongo da zabalik lan egunetan eta hamarretatik gaueko bederatziak arte asteburu eta jai egunetan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin