Joan den larunbatean RCD Espanyolen aurka hasitako erreakzioari jarraipena emateko asmo sendoarekin itzuliko da Reala Anoetara. Talde txuri-urdinak neurketa landu batekin estreinatu zuen bere garaipen sorta eta orain beste hitzordu bati ekingo dio etxean, hiru puntuak berriro lortzeko helburuarekin.
Pellegrino Matarazzoren taldeak Espanyolen aurka eskainitako sentsazio onak mantendu eta talde lanean, intentsitatean eta zaleen babesean hazten jarraituko du. RC Celtaren aurkako konpromisoa EA Sports Ligako seigarren jardunaldiari dagokio, bi taldeen Europako parte-hartzearen ondorioz aurreratu da.
Aurrean liga hasiera honetan garaipenik lortu ez duen eta Donostiara puntu bakarrarekin iritsiko den talde galiziarra izango du. Giraldezenek bere dinamika aldatzen saiatuko da eta neurketa deseroso bat planteatuko du. Beraz, Realak kontzentrazioari eutsi beharko dio eta denboraldiko lehen hiru puntuak lortzeko aukera eman zion anbizio bera erakutsi beharko du.
Dena prest dago Anoetan futbol gau berri baterako. Realak lehen garaipenak ematen duen konfiantzarekin eta bere zaleen aurrean bigarren garaipen bat jarraian lortzeko aukerarekin egingo dio aurre lehiari. Harmailak hegan eramango ditu berriro bere jokalariak, urrats berri bat emateko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin