TOLOSA 0-1 REAL C

Urrezko hiru puntu

Gure hirugarren taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du Tolosan jokatu den gipuzkoarren arteko derbian, azken minutuan sartutako golari esker. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina arrisku handirik sortu gabe. Aukera argiena Regilek izan du, baloia zutoinera bidali eta gero. Kanpokoan sendo aritu dira atzean, ia abagunerik jasan gabe.

Minutuak pasa ahala, neurketa parekatzen joan da eta etxekoek gertu izan dute gola. Elorzak izan du aukera argi bat, baina fin aritu da Ruiz-Zeberio gola saihesteko. Azken minutuan, neurketa ia amaituta zegoenean, Real C-k garaipenaren gola lortu du Kortajarenari esker. Horrela, txuri-urdinek bigarren garaipena jarraian lortzen dute eta jaitsiera postuetatik ateratzen dira. Hurrengo astean, hirugarrenaren bila etxean Lagun Onaken aurka.

Fitxa teknikoa:

Tolosa: Eizagirre, I. Etxeberria, Revilla, Ituarte, Estibaliz, U. Etxeberria, Del Pozo, Zubillaga, Aierbe, Olaizola (Vecino, min. 66), Elorza.

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, González de Zarate, Cantero, Crotto (Zoilo, min. 65), Valtierra (Karrikaburu, min. 66), Begiristain, Galarreta, Kortajarena, Gurrutxaga (Sanchez, min. 71), Regil.

Gola: 0-1: Kortajarena, min. 94

Epailea: Azkuenaga Astorkiza. Txartel hria erakutsi dio kanpoko Zoilori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!