ERREGINAREN KOPA

Sarrerak eskuragarri astelehenetik aurrera

Astelehenean, 12:00etatik aurrera, Erregina Kopako finalerako sarrerak eskuratu ahal izango dituzu La Romareda estadioan jokatuko dugun (maiatzaren 18an, larunbata, 19:00etan) Erreginaren Kopako finalerako. Hauek dira zaletasun txuri-urdinerako eremuak eta prezioak*:

 

  • 1. Kategoria: 25€ en Mendebaldeko Tribuna (Gure Tribuna printzipalari dagokiona)
  • 2. Kategoria: 20€ en Ekialdeko Tribuna 
  • 3. Kategoria: 15€ en Hegoaldeko Fondoa

*Prezio horiei 2€ gehitu behar zaizkie kudeaketa-gastuengatik.

RFEFek emango digun estekaren bidez egingo da sarreraren eskaera, eta eskatzaile bakoitzak gehienez sei sarrera eskatu ahal izango ditu.

Finalean zale txuri-urdinen asistentzia sustatzeko, Halcón Viajes, emakumezkoen lehen taldearen babesle ofizialak, bidaiatzeko bi aukera antolatu ditu. Astelehenetik aurrera erreserbatu ahalko dira Zaragozara joateko bidaiak.

Horrez gain, bidaia-paketea denda fisikoan (apirilaren 29tik maiatzaren 14ra) erosten eta Realzale puntuak automatikoki metatzen dituen jendearen artean (bazkideak, rs fan, rs laguna edo akziodunak), emakumezkoen 1. taldearen elastiko sinatua zozkatuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!