SANSE-NÀSTIC DE TARRAGONA (IGANDEA, 20:00)

Eskatu zure sarrera/k playofferako

Sansek Nàstic de Tarragona taldearen aurka jokatuko du igandean Zubietan (José Luis Orbegozo, 20etan). Bertaratze handia espero denez, gure bazkideek eta RS Fansek, aldez aurretik izena eman beharko dute igoerako playoffeko itzulerako partidara joan ahal izateko. 

Inprimaki bakoitzeko bi sarrera eskatu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkide edo RS Fan izatea. 

Izena emateko formularioa gaurtik aurrera egongo da aktibatuta, eta, eskaeren kopurua gainditzen bada (1.400 eserleku guztira, harmaila osagarria gehiago handitu baita), sarrerak zozketa bidez esleituko dira. Epea asteazkenean, hilak 18, itxiko da, eguerdiko 12etan.

Igandean Zubietara sartzean, zure NANa edo bazkide-txartela aurkeztu beharko duzu, baita eskaera berresteko emaila ere. Partidara joateko interesa duten bazkideei eskatzen diegu, sarrera eskatzea soilik bertara gerturatu ahal izango dutela bermatzen badute.

Bazkide edo RS Fans ez diren eta formularioaren bidez inskribatuta ez dauden pertsonentzako eserlekuak inskripzio-kupoa ez agortzearen baldintzapean egongo dira. Sarrerak soberan badaude, asteazkenean inprimakia irekiko zaie gainerako zaleei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!