SANSE 0-1 SD EIBAR

Saririk gabe

Vídeo

Sansek porrota jaso du gaur gauean Anoetan SD Eibarren aurka (0-1) gipuzkoarren arteko derbian. Txuri-urdinek ezin izan dute punturik batu, nahiz eta bigarren zatian gehiago merezi izan.

Eibartarrak hobeto hasi dira eta aurrea hartu dute Anaitz Arbillak buruz errematatu duen korner jaurtiketa batean. Kanpokoek estutzen jarraitu dute eta Guruzetak 0-2koa izan du buruz burukoan, baina Arana bikain aritu da. Donostiarrek, berriz, ia ez dute arriskurik sortu atsedenaldia baino lehen.

Aldageletatik igaro ostean, etxekoak beste martxa batekin atera eta bigarren zatian nagusi izan dira. Danik Mariezkurrenaren erremate desbideratu batekin amaitu den jokaldi on bat egin du. Armaginek Egoitzek ongi urrundu duen Adu Aresen bakarkako ekintza batekin erantzun dute. Handik gutxira, epaileak penaltia adierazi du donostiarren alde Aleixek Mikeli area barruan falta egin ondoren, baina Diazek, jaurtiketaren unean, irrist egin du eta ezin izan du jaurtiketa barrura bidali. Pena. Marchalek gertu izan du berdinketa area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, eta, azken minutuetan, Tomyk beste abagune bikain bat izan du, Magunagoitiak oinarekin saihestu duena. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira, azken minutuan bi korner izan dituzte ere, baina baloiak ez du barrura sartu nahi izan.

Porrota gure bigarren taldearentzat gehiago merezi izan duen gipuzkoar derbian. Hurrengo jardunaldian Gijonera bidaiatuko dute Sportingen aurka jokatzeko, garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Arana, Garro (Dadie, min. 80), Ayo (Agote, min. 68), Kita, Balda (kap.), Carbonell, M. Rodríguez (Eceizabarrena, min. 80), Díaz (Astiazaran, min. 68), G. Gorosabel (Marchal, min. 68), Mariezkurrena eta Carrera.

SD Eibar: Magunagoitia, Cubero, P. Nolaskoain, Arbilla (kap.), H. Arrillaga, Sergio A., Aleix Garrido (Mada, min, 70), Javi M. (Jair Jr, min. 81), Adu Ares (Juan Bernat, min. 87), Guruzeta (Martón, min. 70) eta Corpas (Álvaro R., min. 87).

Gola: 0-1: Arbilla, min. 4.

Epailea: José Antonio Sánchez. Txartel horia atera die etxeko Carbonelli eta kanpoko Aleix Garrido eta Arbillari.  

Ikusle kopurua: 6.361 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!