Realak bere defentsa indartu du, Levante UD-tik datorren eta 25 urte dituen María Molinaren fitxaketarekin. Jokalariak 2027ra arte klubarekin lotzen duen kontratua sinatu du, kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin, eta, fitxaketa honekin, Ligan esperientzia duten profilen aldeko apustua areagotzen jarraitzen du Realak. Molinak, Reale Arenan sinatu zuen kontratua ekitaldi instituzional batean, Alex Uranga aholkulariarekin, Maider Castillo elite mailako emakumezkoen futboleko arduradunarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futboleko arduradunarekin batera.
Molina, Cornellá de Llobregaten jaio zen 2000. urteko Maiatzaren 9an eta defentsan sendo aritzeagatik eta baloi-irteera ona izateagatik nabarmentzen da. Ezaugarri horiekin, Levanteren joko sisteman ezinbesteko jokalaria bilakatu zen aurreko denboraldian. Azkenengo denboraldian 2.511 minutu batu zituen 29 neurketetan, gehienak titular gisa, erregulartasuna eta konpromisoa erakutsiz.
Txuri-urdinek euren defentsa sendotu dute profil lehiakor batekin, Valentzia eta Levante bezalako lehen mailako taldeetan esperientzia duenarekin eta, lehenago, Espanyolen eta Bartzelonan formatu zen jokalari batekin. Realak, fitxaketa honekin, bere sendotasuna eta oreka handitu nahi ditu, nortasun taktikoa areagotu nahi duen denboraldi baten aurrean.
Molinaren iritsierarekin Realak taldearen egitura indartzen jarraitzen du kontrastatutako profil profesionalak, gazteak eta fidagarriak konbinatuz.
Ongi etorri María!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin