INSIDE

Pausoz pauso bidea egiten

Vídeo

Badira sekula ahazten ez diren egunak. Eta hau horietako bat da.

Riazorren historia idatzi zuen Realak, baina emaitzaz harago bada sarri ikusten ez den errealitate bat: barrutik bizi den guztia. Autobuseko begiradak, aldagelako tentsioa, zelaira irten aurreko isilune trinkoak… eta azken eztanda askatzailea.

Goiz-goizetik nabaria zen ez zela ohiko partida bat. Kontzentrazioa, urduritasuna eta jokoan zerbait handia dagoenean soilik agertzen den ilusio eutsia. Taldea bat eginda iritsi zen, jokoan zegoenaren jakitun, baina aldi berean denboraldi osoan zehar bidelagun izan duen konfiantzaz hornituta. Besarkadak, oihuak, emozioa. Poz hutsa.

Izan ere, garaipen hutsetik harago doa hau. Denboraldi bikain baten saria da. Europara itzultzea da. Eta aurrekanporaketan gertatzen dena gertatzen dela ere, datorren sasoian Reala Europan izango dela jakitea.

Horrela bizi izan genuen barrutik. Horrela eraikitzen dira historia egiten duten uneak.





Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!