CARLOTA CHACÓN

Abian da 17 urtez azpiko Europako Txapelketa

Carlota Chacónek gaur ekingo dio Ipar Irlandan jokatzen ari den 17 urtez azpiko Emakumezkoen Europako Txapelketari. Mila Martínezek zuzentzen duen selekzioak gaur arratsaldean egingo du debuta, Finlandiaren aurka, multzoen faseko lehen jardunaldian. 

Partida 19:00etan jokatuko da, Inver Parken.Espainiak konfiantzaz heltzen dio azken fase honi, sailkapen fase bikaina egin ostean; izan ere, ez du porrotik ezagutu ez 1. ezta 2. errondan ere. Horrez gain, azken egunetan Futbolaren Hirian egindako prestaketa lanak taldearen errendimendua fintzeko balio izan du.

Selekzioa B multzoan kokatuta dago, Frantzia, Finlandia eta Poloniarekin batera. Gaurko estreinaldiaren ondoren, Espainiak Frantziaren aurka jokatuko du maiatzaren 8an (16:00etan, The Showgroundsen), eta multzoen fasea Poloniaren aurkako neurketarekin itxiko du maiatzaren 11n (16:00etan, Inver Parken).

Finlandia izango da lehen aurkaria; baloia edukitzeko eta trantsizioetan min egiteko gaitasuna duen taldea da. Kategoria honetan, hala ere, aurrekariak Espainiaren aldekoak dira: jokatutako hiru neurketak irabazi ditu, zortzi gol alde eta bakar bat ere jaso gabe.

Txapelketa maiatzaren 4tik 17ra bitartean jokatzen ari da Ipar Irlandan, eta hiru egoitzatan banatzen da: Inver Park (Larne), The Showgrounds (Coleraine) eta National Football Stadium at Windsor Park (Belfast). Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietara igaroko dira; finalerdiak maiatzaren 14an jokatuko dira, eta finala, berriz, maiatzaren 17an, 19:00etan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!