26-27 denboraldia hasiko da Realarentzat. Txuri-urdinek Real Betis bisitatuko dute futbol ikasturte berri bati hasiera emateko. Lau lehiaketatan lehiatuko dira eta helburu guztiengatik borrokatzeko asmoa dute. Apirilean Kopako tituluarekin Sevillako zerura eraman gintuen talde baten handinahiak eszenatoki berera garamatza ilusioaren sua pizteko.
Hasiera oso zorrotza izango da, maila altuko hiru aurkari izango baititu txapelketako lehen astean. Gaur Real Betisen aurka, UEFA Champions Leaguea jokatuko du LaLigak lortutako bosgarren plazari esker. Lehiaketaren hasiera ona ez da behin betikoa ikasturtearen bilakaeran, baina urrats sendoekin hasteak konfiantza handitzen du erronka guztiei ahalik eta ondoen aurre egiteko. Helburu guztien bila, AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin