ARITZ ELUSTONDO

Jokalari txuri-urdin izateari utziko dio

Vídeo

Aritz Elustondok jokalari txuri-urdin izateari utziko dio denboraldi honen amaieran. Realak jakinarazi dio bi aldeak lotzen dituen kontratua ez duela berrituko. Beasaingo futbolariak, taldeko kapitainetako batek, amaiera emango dio horrela talde txuri-urdinean egin duen ibilbideari.

Aritz Elustondok 2014ko abenduan egin zuen debuta bere bizitzako taldearekin, Oviedon jokatutako Kopako partida batean. Egun hartatik gaur arte, 310 partida ofizial jokatu ditu lehen taldeko kide izan den hamaika denboraldietan.

Zelai barruan eta kanpoan eredu, Aritz edozein taldetan ezinbesteko den jokalari horietako bat izan da. Etengabeko errendimendua duen futbolaria izan da eta beti jokatzeko prest egon dena azken hamarkadan txuri-urdinen aulkitik igaro diren entrenatzaile guztientzat. Aritzek Kluba utziko du Realaren familia osoaren begirune eta miresmenarekin. Harro jantzi du kamiseta partida guztietan, eta kapitain ezinhobea izan da berdegunera jauzi egin duen bakoitzean.

Inbidiagarria den bere palmaresean bi Errege Kopa, guztiok gogoratuko ditugunak eta Aritz oso garrantzitsua izan denetan. Gipuzkoako txiki guztien ametsa bete du Aritzek. Guk gureak betetzen jarraitzen dugu, hau da, bera bezalako jendeak Realean jokatzea.

Lau partida geratzen dira aurretik, horietako bi Anoetan, familia txuri-urdin osoak Elus merezi bezala agurtu ahal izateko. Handienetako bat badoa. Gutako bat. Eskerrik asko denagatik, Aritz.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!