SEVILLA FC – REAL SOCIEDAD (21:00)

Beti izango da berezia

Sevilla historia izango da beti Realarentzat. Duela bi aste lortutako Kopak, 2020koarekin batera, gure bizitzako lekurik pribilegiatuenetako batean ipini zuen Andaluziako hiria. Baina gaurkoa beste kontu bat da.


LaLiga amaitzear dago, baina amaierarako bost partidetara soilik, oraindik asko dago jokoan. Europa poltsikoan dagoela dena beste patxada batekin begiratzen da, baina txuri-urdinen izpirituak azken egunera arte estutzera eta txapelketa ahalik eta posturik onenean amaitzen saiatzera behartzen ditu.


Gaurko partidak kutsu dramatikoa du etxekoentzat. Jaitsiera postuetara eraman duen emaitza krisi batean murgilduta, orain Luis García Plazak zuzentzen duen taldeak irabazteko betebeharra du, bere etorkizuna maila gorenean are gehiago arriskuan ikusi nahi ez badu. Gaur gaueko norgehiagoka tentsio handikoa izango da, andaluziarren premia larriagatik.


Matarazzoren mutilek hiru puntu lortzeko asmoarekin ekingo diote partidari. Ez da erraza izango, baina oraindik gauza garrantzitsuak daude azken jardunaldira arte borrokatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!