SD AMOREBIETA 1-2 SANSE

Urrezko hiru puntu

Vídeo

Sansek urrezko hiru puntu lortu ditu Urritxen Amorebietari 1-2 irabazita, Teijeirak azken txanpan sartutako golari esker, aurretik sartzeko merituak egin dituen arren.

Muruak txartel gorria (argia) ikusi du partidako 3. minutuan, Magunazelaia lurrera bota eta gero, eta horrel asko baldintzatu du neurketa hasieratik. Hortik gutxira lortu dute markagailuan aurrea hartzea txuri-urdinek, Martin eta Kortajarena bakarrik utzi dituen Olasagastiren baloi baten ostean; lehenengoak baloia utzi dio bigarrenari, eta honek, dena alde, ez du barkatu. Gure filialak garaipena gol gehiagoren bila jarraitu du eta Olasagasti, area aurrealdetik egindako jaurtiketa baten bidez, lortzeko zorian egon da, baina zutoinarekin topo egin du. Martonek beste bat izan du atsedenaldia baino lehentxeago, atezainak egindako falta argi baten ondoren (horrek ekarriko zukeen txartel gorriarekin), baina errematea langaren gainetik joan zaio. Eta lehen zatiko azken jokaldian, penalti eztabaidagarri batean, Jauregik berdinketa lortu du hamaika metroetatik.

Gipuzkoarren eraman dute neurketaren pisua jokoa martxan jarri ondoren, Urritxen egiten ari zen euriak gero eta eragin handiagoa izan duen zelaiarekin. Olasagasti area kanpotik saiatu da, baina atezainak gelditu egin du errematea bigarren zatiko lehen aukera arriskutsuan. Gorrotxategi ere urrutitik saiatu da, Magunagoitiaren beste esku-hartze batekin. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudien eta, partidaren azken txanpan eta Teijeiraren banakako jokaldi on batean, aurrelari txuri-urdinak bikain definitu du area txikitik gure filialari urrezko hiru puntu emateko.

Urritxen zelaian ikusitakoari justizia egiten dion garaipena. Gipuzkoarren garaipen handia mailako zelairik zailenetako batean eta oso sasoiko dagoen talde baten aurka. Sanse, bigarren postuan eta playoff postuetan finkatuta. Datorren larunbatean, lehia berria Zubietan: Intercity taldearen bisita jasoko dugu. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

SD Amorebieta: Magunagoitia, Jorge Mier (Víctor López, min. 80), Murua, Etxeita, Seguín kap.), Yriarte, Sibo, Rayco (Pradera, min. 80), Buján (Víctor López, min. 19), Izeta (Ewan, min. 64) eta Jauregi (Iturraspe, min. 80).

Sanse: Marrero, Gabilondo, Cantero, Arambarri (kap.), Gómez (Gorrotxategi, min. 46), G. de Zárate, Olasagasti (Ezkurdia, min. 79), Kortajarena (Azkune, min. 68), Martín, Magunazelaia (Teijeira, min. 79) eta Martón (Agirre, min. 54).

Golak: 0-1: Kortajarena, min. 10; 1-1: Jauregi (p.), min. 45+1; 1-2: Teijeira, min. 89

Epailea: Mallo Fernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Yriarte eta Martón, Arambarri eta Ezkurdiari. Etxeko Muruari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 3).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!