Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, urtarrileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Real Madrid, RCD Espanyol. Rayo Vallecano eta SD Huescaren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Willian Jose. Txuri-urdinak 8 puntu lortu ditu, beraz, bera da urtarrileko MVP-a.
Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Willian Joseren kamiseta irabazteko. Irabazlea Markel Zuloaga da. Zorionak!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.