2022ko azken orduak gure Realaren partida batek ematen duen ilusio eta energiaz bizi ditugu. Txuri-urdinek CA Osasunako bizilagunak hartuko dituzte, urte bikaina borobiltzeko balio beharko duen derbi zoragarri batean. Reale Arenako harmailak lepo egongo dira helburu hori lortzen laguntzeko.
Guztien memorian grabatuta geratuko dira 365 egun hauetan bizitako une handiak. Atletico Madrilen aurkako Kopako kanporaketa, emakumezkoen taldeak Champions Leaguera egindako sailkapen historikoa, Old Traffordeko garaipena… emozio eta sentimendu txuri-urdin handiko uneak.
Reale Arenak 2022ko azken festa handia bizi izatea nahi dugu. Taldearen egoera inbidiagarria da, baina hiru puntu gehiagorekin urtea ixteak taldeari urtarrileko aldapari bultzada handiarekin aurre egiteko aukera emango dio. Elkarrekin gehiago gara. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin