Emakumezkoen taldeak A Coruñara bidaiatuko du, urteko azken garaipenaren bila. Larunbat honetan RC Deportivo Abancaren aurka jokatuko du, 13:00etan, Abegondo Instalakuntzetan.
Txuri-urdinek 5 gol sartu zituzten EDF Logroñoren aurkako partidan, konfidantza emanez hurrengo partidari baikortasunez ekiteko. Gipuzkoarrak une ezin hobean daude Galiziako taldearen aurka jokatzeko. Gonzalo Arconadarenak sailkapenean gora egin dute pixkanaka, eta urtea apur bat gorago amaitzea espero dute.
RC Deportivo Abancak, Primera Iberdrolara igo berri den taldeak, emaitza bikainak lortu ditu lehen itzulian. Kirolariak ildo beretik jarraitzen saiatuko dute, eta ziur partida sailkapenaren gune noblean mantentzeko borrokatuko dutela.
Galiziarrak eta gipuzkoarrak lehen aldiz lehiatuko dira aurkan eta talde bakoitzak hiru puntuak gehituz urtea amaitzen saituko dute. Vamos katean ikusi ahal izango da partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin