EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtean behin baino, hobe ‘Egunean Behin’

Vídeo

Orain dela pare bat urte taldeko jokalari batzuk eta staffeko zenbait kidek joko bat hasi ziren egunero egiten.  Pixkanaka jende gehiago batzen joan zen jokora eta, gaur egun, ia talde osoak hartzen du parte egunero jokatzen den joko horretan. Ez bakarrik euskaldunak, baita euskaldun ez direnek ere jokatzen dute, egunero egunero, joko dibertigarri, didaktiko eta aberasgarri honetara.

Bihar ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, jokalariak goiz batean grabatu ditugu joko hori egiten, ‘Egunean Behin’ jokoa egiten, alegia. Euskara egunero landu, maitatu, erabili eta zaindu egin behar baita, ez da ‘urtean behin’eko kontua.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!