Gaur goizean aurkeztu da Irungo Stadium Gal-en VII. Euskal Herria Txapela. Reala eta CA Osasunaren artean jokatuko da uztailaren 21ean 20:45etatik aurrera. Aurkezpenean Joseba Ibarburu kontseilaria eta Asier Illarramendi kapitain ohia izan dira ordezkari txuri-urdinak.
Denboraldiaurreko lehen hitzordua izango da Realarentzat, eguneroko lanaz haratago lehiaketa sentsazioak pilatzen hasteko. Sarrerak Klubeko denda ofizialetan, Stadium Galen eta www.ehkirola.eus webgunean jarriko dira salgai. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Realaren YouTube kanalaren bitartez.