ENTRENAMENDU IREKIA

Zatoz bihar Zubietara

Lehen taldeak entrenamendu irekia izango du bihar Zubietan 11:00etan. Txikien Aste Santuko oporrak direla eta, aukera polita izango da txuri-urdinen instalazioetara gerturatu eta taldearen entrenamendua bertatik jaraitzeko.

Zubietara sarbidea

Zubietan egiten ari diren hobekuntza-obrek, zehazki z7ari eta haren inguruneari eragiten diotenek, emakumeen futbolerako Izan eraikina eraikitzeak, instalazio txuri-urdinetarako sarbidea baldintzatuko du.Horrela, lehen taldearen biharko entrenamendua ikustera joaten diren ibilgailu guztiek esparrutik kanpo aparkatu beharko dute. z7ra sartzeko bidea (aldapa) ibilgailuak aparkatzeko egokituko da. Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da. Ibilgailuak hipodromoko parkingean uztea gomendatzen dugu.








Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!