Partida bakoitza hasi baino lehenago, klubak aurkariarekin zerikusia zuen kartel bat argitaratzen zuen bere sare sozialetan. Batzuetan, testuinguru sinpatikoan; beste batzuetan, hunkigarria; eta, batzuetan, bromatan ere bai, beti mintzeko asmorik gabe. Hona hemen bideo bat 57 kartelekin.
Zozketa sare sozialetan
Kartel guztiak argitaratu ditugu gure sare sozialetan eta zozketa bat aktibatu dugu. Ekainaren 6a baino lehen like eman eta gehien gustatu zaizkien hiru kartelak zein izan diren erantzuten duten guztien artean, bi irabazle aterako ditugu. Bi pertsona horiek poster erraldoiaren tamainako hiru kartel gogokoenak eramango dituzte.
Oinarri arautzaileak (sakatu hemen)