Jokin Aperribay presidentea Imanol Alguacilekin batera agertu da prentsaurrekoan. Entrenatzaile berriari buruz hitz egin baino lehen, eskerrak eman nahi izan dizkio Lorenzo Juarros eta Eusebio Sacristani
“Eskerrak eman nahi dizkiot Loreni Realean 9 urte hauetan egindako lanarengatik. Bere lan profesionala eta zintzotasuna kirol zuzendari lanetan. Urte guzti hauetan eraiki dugunaren arduradun zuzena da. Onena espero diogu. Denbora aurrera doan heinean, bere lana goraipatuagoa izango da”, aipatu du Aperribayk.
Txuri-urdin presidenteak Eusebioren lana goraipatu du: “Loren bezala, Eusebio gizon ona izan da. Realera joko estilo batekin etorri zen, dena eman du Realarengatik eta izan duen konpromisoa oso altua izan da azken egunera arte. Futbolean zaila da epe luzeak izatea, Eusebiorena izan zitekeen, baina emaitzek agintzen dute”.
Aperribayk ondorengoa azaldu du: “Ziklo berri bat hasi behar genuela ulertu dugu eta horretarako Zubietan aldaketak egin behar genituen. Denboraldi txarra izan da eta kirol arloan ez gara ondo aritu. Aldaketak egiteko denboraldia dela ulertu dugu”.
Kirol alderdiaz gain, agintari txuri-urdinak Etorkizuneko Anoetako prezioen politika zehazteko erabilitako irizpideen arrazoiak eman ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin