Jada mito bat da. Gure kapitaina, gure historiako handienetakoa. Lausenguak motz geratu zitzaizkion aspaldi. Hainbat belaunaldik idolatratua. Gero eta sarriago hausten ditu markak. Azkena, derbian. Gau zoragarri hartan golegilerik onena izan zen Anoetako 32 urteetan (69 gol). Mikel Oyarzabalek hainbat liburu idatz ditzake. Baina ez luke inoiz bere buruaz hitz egingo. Familiaz, taldeaz eta sakrifizioaz hitz egingo luke. Gipuzkoar izaerakoak. Elkartasunaz, espiritu kolektiboaz. Made in Gipuzkoa. Made in Zubieta.
Asmatu kapitainaren gol gogokoenak
Klikatu hemen golak ikusteko eta parte hartzeko
Errekor berri hau ospatzeko, Mikel Oyarzabalek sinatutako bi kamiseten zozketa aktibatu dugu. Parte hartzeko bi modu dituzu. Anoetan sartu dituen 69 goletatik kapitainaren hiru gol gogokoenak zeintzuk diren asmatu besterik ez duzu egin beharko (gaur arte).
Alde batetik, gure Youtubeko kanal ofizialean gaur argitaratu den golen laburpen bideoan botoa ematen duten guztien artean kamiseta bat zozkatuko dugu (klikatu HEMEN). Kanal horretan harpidetuta egon beharko dute. ‘Iruzkinak’ atalean erantzutean, hiru goletako bakoitzari esleitutako zenbakia adierazi beharko duzu.
Bestalde, gure webgunean erregistratuta dauden pertsona guztiek email bat jasoko dute formulario batekin, eta bertan gure youtube-ko kanalean ere parte hartzeko eskatzen den informazio bera adierazi beharko dute. Erregistratuta ez bazaude, klikatu HEMEN eta parte hartu zozketan. Gogoan izan Mikelen gol gogokoenak asmatu behar dituzula.
Bi zozketetan parte hartzeko azken eguna: martxoaren 18an, 23:59an.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin