Zale guztiek denboraldiko egutegia iragarri bezain laster kontsultatzen duten partidetako bat heldu da. Reale Arena Athletic Cluben aurkako derbirako txuri-urdinez jantziko da gaueko 21: 00etatik aurrera, gure feudoaren inguruan jai egun bat amaituko duen partiduan. Norgehiagoka horrek gipuzkoarrek sasoi ona erakusteko eta aurkariekiko sailkapen-tartea mantentzeko edo handitzeko balio behar du.
Ernesto Valverderen taldeak txapelketako lehen erdi sendo bat jokatu du. Kopako kanporaketak estutasunik gabe gaindituz, zuri-gorriak zazpigarren postuan helduko dira gaur gaueko partidara, joan den astelehenean CA Osasunaren aurka hutsean berdindu ondoren. ‘Txingurri’-ren taldeak Marcelino aurreko entrenatzailearen defentsari eutsi dio eta erasoan Athletic Club txapelketako hirugarren talde golegileena bihurtu du, erasoan aurrera pauso nabarmen bat emanaz.
Arrazoi asko daude gaur belardira dena uztera salto egiteko. Realaren armarria defendatzea, puntuak batzen jarraitzeko, sailkapenaren goialdean jarraitzeko, gure hazkundean beste urrats bat emateko, baina, batez ere, gaur zuengatik irabazi behar da derbia. Reale Arenako harmailetatik bultzatuko gaituzuen zale guztiengatik. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin