Zure bidea, gure bidea

Vídeo

Zein une berezia biziko dugun apirilaren 3an Sevillan! Berriro final batean. Eta dena emango dugu Kopa irabazteko. Hitzordu handirako hilabete eskas falta denean, oroitzapenerako kamiseta bat aurkezten dizuegu. Finala jokatuko dugu kamiseta horrekin, eta zuk ere kamiseta hori janztea nahi dugu. Gurekin!

Kamiseta berezi hori jada eskuragarri dago Realeko bi denda ofizialetan (Elkano kalea eta Reale Arena) eta online. Edizio mugatua denez, izakinak agortu egin daitezke.

Kamiseta nahi? Oroitzapen bikaina une eder baterako.

Zazpi partida

Txuri-urdin klasikoaz gain, kamisetak urre koloreko apaingarri batzuk ditu. Lau marra urdin bularrean eta hiru bizkarrean, eta marra zuri ezaugarriak tartekatuta, finalera eraman gaituen bidea irudikatuz. Zazpi topaketa, zazpi oroitzapen. Marra urdin horietako bakoitzak ibilbide honetako mugarrietako bat darama markatuta. Banan-banan ikusten dira hainbeste gozatu ditugun eta apirilaren 3an La Cartujan jokatuko den final historikorako sailkatu gineneko partidak: CD Becerril, AD Ceuta FC, RCD Espanyol, CA Osasuna, Real Madrid CF eta CD Mirandes (partida bikoitzeko kanporaketa).

Finalerako bidea izan zen guretzat, baina baita zuretzat ere.

Apaingarriak

Realaren babesle tekniko ofiziala den Macron marka italiarraren ohiko ‘MPerformanceSystem’ da elastikoaren ehuna. Kasu honetan, jantzi berezi honek polo estiloko lepoa dauka, eta presio eginda ixten diren botoiak. Jada nabarmendu den moduan, oraingoan Realaren kolore urdina eta zuria urre koloreko ukitu batzuekin konbinatzen dira. Ikurrina ere protagonista da: bi ikurrin mahuketan (ikurrin bat alde bakoitzean) eta bat bizkarrean. Emakume, gizon, neska eta mutikoen neurrietan eskuragarri.

%10eko deskontua

Gogorarazten dizuegu bazkide, RS FAN eta akziodunek %10eko deskontua dutela Realeko denda ofizialetan egindako erosketetan. Gainera, erosketaren azken zenbatekoaren %5 puntu bihurtzen da Realzale Programarako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!