Bruce Springsteenen kontzertua: sarrerak

Bruce Springsteenen kontzertua: sarrerak

Bruce Springsteenen kontzertua (asteartea, 21h)

Bete formulario hau eta eskatu Bruce Springsteen & The E Street Bandek Reale Arenan emango duen bigarren kontzerturako sarrera esklusiboak. Asteartean izango da, 21etatik aurrera.

100 eserleku horien prezioa 97 eurokoa da, eta horiek pistaren atzealdeari dagozkio, hau da, leku erosoa eta ikuspen pribilegiatua duena.

Bazkide edo RS Fan bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta nahitaezkoa izango da eskatzailea eta kidea bazkide edo RS Fan-a izatea. Izen-ematea hilaren 19ko 12:00ak arte egongo da aktibatuta.

Eskaeren kopurua 100 sarreratik gorakoa bada, bihar, osteguna, zozketa bat egingo da izena eman duten guztien artean, eta email bat bidaliko zaie irabazleei. Sarrerak astelehenean jasoko dira Reale Arenako leihatilan.