Bultza ezazu Reala Anduvan

Dagoeneko, sarrerak eskatu ditzazkezu Realak eta CD Mirandesek martxoaren 4an, 21:00etan jokatuko duten partidarako. Sarrera eskaera gure bazkideentzako soilik izango da.

Bidalitako sarrera guztietatik, 500 jarri dira salmentan gure webgunean. Sarrerek 35 euroko prezio bakarra dute. Bazkide bakoitzak, gehienez 2 sarrera eskatu ditzazke eta beharrezkoa da bai eskatzailea, bai berarekin joango den kidea, bazkideak izatea.

Zure sarrerak eskatu ahal izateko ondorengo formularioa bete behar izango duzu gaurtik eta otsailaren 21a bitartean (12tan itxiko da). Ezinbestekoa da joango diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN, e-mail eta teléfono zenbakia jartzea.

Baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, zozketa bat egingo da otsailaren 21ean 13:30etan. Sarrerak jasotzeko informazioa mezu baten bitartez jasoko duzue.

Barkatu eragozpenak, sarrerak ez daude salmentan jada.