Bultza ezazu Reala Mendizorrotzan

Dagoeneko, sarrerak eskatu ditzazkezu Realak eta Deportivo Alavesek martxoaren 21an, 18:30etan Mendizorrotzan jokatuko duten partidarako. Sarrera eskaera gure bazkideentzako soilik izango da.

Bidalitako sarrera guztietatik, 140 jarri dira salmentan gure webgunean. Sarrerek 25 euroko prezio bakarra dute. Bazkide bakoitzak, gehienez 2 sarrera eskatu ditzazke eta beharrezkoa da bai eskatzailea, bai berarekin joango den kidea, bazkideak izatea.

Zure sarrerak eskatu ahal izateko ondorengo formularioa bete behar izango duzu gaurtik eta martxoaren 13a bitartean (12tan itxiko da). Ezinbestekoa da joango diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN, e-mail eta telefono zenbakia jartzea.

Baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, zozketa bat egingo da martxoaren 13an 13:30etan. Sarrerak jasotzeko informazioa mezu baten bitartez jasoko duzue.

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2020/03/13